Zabaltenea landa-etxea
Zabaltenea Nafarroako iparraldean dagoen Donamaria izeneko herri txiki batean dago kokatua.
Landa-etxeak 2 etxebizitza independiente dauzka.
Alde batetik, zaharberritutako baserri bat daukagu: ZABALTENEA. Etxe honetako lehenengo solairua bi zatitan banatua dago. Alde batean nagusiak bizi gara eta beste aldean, berriz, landa-etxea daukagu, 4 pertsonentzako lekua daukana.
Beste alde batetik, Zabaltenea baserriari atxikita orain dela gutxi berritutako etxe bat daukagu. Etxe honetan, guztiz independientea den landa-apartamentu bat daukagu: ZABALTENEA I. Apartamentu hau erabat hornitua dago eta 6 lagunentzako lekua dago.
Zabaltenea landa-etxea, Nafarroako iparraldeko leku pribilegiatu batean kokatua dago, mendiz, basoz, errekez, baserriz eta belardiz inguratua. Naturaz, gastronomiaz eta inguruak eskeintzen dituen aktibitateetaz gozatzeko leku aproposa da gure landa-etxea.